XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Literatur Historiari dagokionean, nola euskarazkoari hala gaztelaniazkori, eredu klasiko, agian zaharkituak, aztertzeari adinako edo gehiagoko balioa eman behar zaio, gure ustez, azken urteotakoak aztertzeari eta bereziki kazetaritzaren munduan egunero sortzen ari den hizkuntzari, nahiz eta beronen zati handi bat aski suntsikorra izan.

IRAKASLEGOAREN BEREZITASUNAK

Aurreko sailean proposatu den ikasgaien zerrenda kontutan hartuz gero, berehala ikusten da egiturapen maila desberdinetako edukiak eskaintzen direla Itzultzailearen Oinarrizko Prestakuntzan.

Hirugarren eta seigarren gaiak, hots, Teoria Linguistiko Orokorra eta Gaztelaniazko gramatika, lexikologia eta Literatur historia dirateke orain arteko unibertsital ikasketen arabera gairik arautuenak edo standarizatuenak.

Lehen gaiak soilik izango luke zailtasun pixkaren bat, Teoria Linguistiko Orokorrean ohizkoa den terminologia euskaraz emateak suposa lezakeen heinean.

Bigarrenak, gisa denez, gaztelaniaz emango litzatekeelarik, espezialitate honetako filologi ikasketak burutu dituenarentzat ez luke neke handiegirik.

Hala ere, gramatika eta lexikologiari dagokionean, itzultzailegaiaren prestakuntzaz ari garelarik, linguistika kontrastiboaren ildotik zuzendu beharko litzateke gaiaren aurkezpena, beraz euskara eta gaztelaniaren arteko konparaketa bat eginez.

Honela bada, euskararen ezagupen sakon samarra beharko luke irakasle honek ere, gaztelaniaren azpisistemak beren baitatik azaltzera soilik mugatu nahi ez badu bere eginkizuna.

Lehen eta bigarren gaiak, hots, Euskal Morfosintaxia, lexikologia eta Euskal literaturaren Historia, euskal filologiazko ikasketetan zehar nolabait egituratuz badoaz ere, maila desberdinetako finkapen-gabezian aurkitzen dira, sintaxia eta lexikologia bereziki.

Arrasateko Ihardunaldietan eman diren lehen urratsak gora behera, auzia oraindik oso urrun dago erabakitzetik.

Duela hamar urte eta gehiago K. Mitxelenak zioenaren arabera, .

Euskal itzultzailearentzat neurri batetan lasaigarri eta eskergarri dira hizkuntzalariaren hitz hauek, bai eta B.L. Whorf-ek standard average European deiturikoaren ildotik jo beharko lukeela gure prosak nolabait iradokitzea ere, hitz ordenaz eta aurkitu diren legeak ez direla idazlea estekatzeko gateak, honen kemenak gehi ditzaketen lanabesak baizik, gogoraziz.

Puntu honetan, beste zenbaitetan bezala, arauemaileek eta betetzaileek elkarrekiko akordio bat lortzea erraza ez badute ere, gutxienez elkarri begiratuz eta gehiegi ez urruntzea helburu dela jokatu beharko da.

Gai honetan arituko den irakasleari, euskal prosak historian zehar urratu duen ildoa ongi ezagutzea, arautzaileegia ez izatea, eta itzultzaileak bere eginkizunean aurkitzen dituen zailtasunez jabeturik egotea eskatu beharko litzaioke, beste era batetara konpon ezin daitekeena sen hoberenaz osa dezan, euskal usain eta kutsuaz baino prosaren neutrotasunaz areago arduratuz.